UrAzala

by MONDOCANE

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
ZAHARREN MEMORIA MUTURIK DIRAUTEN ARBASOEN ESANAK ILTZATUAK DAUDE LARRUAZAL ZIZELATUETAN, LUZE LUZE IRAGANEAN GALDUAK, ESAN EZIN DIREN IDEIA ILUNAK, EZKUTATUAK DAUDE HEGAN EGITEN DUTEN ISTORIO BELDURGARRIETAN. DOINU ALAIETAN HEZITAKO HAURRAK JENTILEN BESOETAN GIHARTSU BILAKATUAK, ASKE ASKE ESPAZIOAK IREKITZEN, LURRAZALA IGAROZ BULTZADA BORTITZ BATEZ. GIZAKI ESKUZABALA KULTUR MAITALE, OHITURA SORTZAILE. OROITZAPENETAN GORDETA ZUEN IRUDIMENA LORATZEKO DUZUE ZAHARREN MEMORIA.
2.
GAUAREN GURPILAK Autoa bizi doa errepidean, amaigabeko bidaian, ibilian jarraituaz, kanpoko paisaiak atzean utziaz. Gauaren gurpilak gu bezala ahulduak, aurrera noragabe, biraka gauaren gurpilak. Leihotik sartzen den airearen usainak ekialdera garamatza, lurralde ezezagunak abiadan irudikatzen. Gauaren gurpilak gu bezala ahulduak, aurrera noragabe, biraka gauaren gurpilak. Ederra izan da elkar topatzea. Helmugak ez du inporta. Elkarren ondoan egonda ez gara galduko bidegurutzeetan. Gauaren gurpilak gu bezala ahulduak, aurrera noragabe, biraka gauaren gurpilak, gauaren gurpilak, biraka gauaren gurpilak.
3.
MALO TXORIAK HEGAN ARTO SAIL BUKAEZINETAN TXORIAK HEGAN ZERU AZPIAN, ILERA ZUZENEZ OSATUTAKO BIZILEKUAN. BELEAK BELARRIRA XUXURLATUA: “ANIMALIEN MAMU ZURE ITZALAK EZ NAU IKARATZEN”. “EGURREZ BATUA DUDAN ENE BIZKAR HEZURRA LUR ZORUAN ILTZATUA BIZI DA”. “NI NAIZ BELEEN ZAINDARIA, UDAKO GARI UZTA LUZEETAN MUGITU EZIN DEN IZU PANPINA”. MALO TXORIAK HEGAN “ARDURA HONEN BIZIMODUAK SEME BAKARREAN BIHURTU NAU”. “EKAITZA DATOR LAUTADARA”. “TRUMOI ARTEAN ESKATU DIOT LAGUN NAZAN”. BELEAK BELARRIRA (...) EGURREZ BATUA DUDAN (...) NI NAIZ BELEEN ZAINDARIA (...) MALO TXORIAK HEGAN. IZERDITAN, EURIPEAN. LOTZEN GAITUZTEN GEZURRAK IKUSTERA, EGITEN DUGUN BIDEAN SINISTERA, BAI TXORIAK MAITATZEN IKASTEN ARI DEN TXORIMALOA.
4.
HERIO AMETSAK Edozein egoera lazgarritan, suak estu hartzen gaituenean, amaieran zu edo ni garenean./ Bihotz trenaren abiadura ezin irauliz doanean, geltoki arrotzetan extasidun bagoiak aukeran. • BERRIZ ARI NAUKELA NAHI EZ NIANA EGITEN, EZ AL NAUK OHARTZEN? HERIO AMETSAK, MAITASUN BEGIAK, (HARITIK HELDUAK). Zaldi txuriekin jausi librean, infernuko tentazioetara behatzen ezinegon amaigabeaz./ Whisky putzu(e)tan igerian, hautsak ispiluan islatuak, harrak burmuinean bezala algara sexy alaietan. • BERRIZ ARI NAUKELA (…) Arima libre da, izarretan, neoizko argi(e)tan, unerik onenen bila. Ezer gabe gelditzeko arriskuan, mila miloi koloreko zorabioan.
5.
IHES (H)I Gau urratuetan aditzen ziren, itzuliko diren, utzitako urratsen atzetik. Bidean lotsak, ikarak, beldurrak, ezabaturik, ihesean urtu ginen. Eskuetan hitzak isuri, herstera, galtzera. Hustua dena bete, ilusio berriez, betiko dudak itsasoan itota. Zama astuna gainean daramagu. Nahi gabe iraganari so. Behin isilpean sekretuak gordez, mila zatitan hauts daitezke. Geure gezurrak sinestera heldu al gara? Egiak moldatuz badakigu zaila dela grinak askatzea. Ihes(h)i…
6.
PORNOFIKZIOA Egunkari errespetatuen barnean edo teknologi berrien uhinetan buruaren sexua gizonezkoentzat, pornofikzioa eskura… Pantailako irudiekin maitasuna egiten, amodio hats sarkorra bere berotasun goriaz. Pornofikzioa plazerrez beterik kiskali beharrean. Pornofikzioa azalaren gabeziak zulatzen… Pornofikzioa eskura. (BIS).
7.
HIRIAREN ZARATA Begiak itxita iluntasuna gorria da. Begiak irekita disdira jasanezina. Ezinezkoa da ez entzutea gero eta ozenago nabari den hiriaren zarata. Entzun hiriaren oihua, jendearen bihotzak elkar joka. Entzun… Hiriaren zarata. Begiak itxita ikuskizuna amaitu da. Begiak irekita bizitza laburra da. Ezinezkoa da ez sentitzea gero eta hurbilago sumatzen den hiriaren zarata. Entzun hiriaren oihua, jendearen bihotzak elkar joka. Entzun… Hiriaren zarata. Kristalezko etxeorratzetan doaz gure arnas bideen hodiak, trukean dabiltzan arimen erritmora, gora eta behera, igogailu hezeetan, lurrazpiko merkatura. Goitik begiratzearen indarra ukituaz, jainkotasuna bazter ahantzietan. Bertan gaudela ez dugu ezer ikusten. Urrundu zaitez eta begiratu. Jendearen bihotzak elkar joka. Entzun… Hiriaren zarata.
8.
ZEIN DA GURE DELITUA Herri honetan kabitzen ez diren bandiduei abestu nahi diet… Kaleetan zehar oinez noa, hutsik dauden kaleetan, leiho guztien begipean. Zein da gure delitua? Mirakulu bat naizelako! Beldurra omen digute, piztiak omen gara, otsoak. Basoan zehar doaz haizeari hitzegiten… Zein da gure delitua? Mirakulu bat naizelako! Zein da gure delitua?...
9.
ISILTASUNA APURTUZ HOR ZAUDE, ZU ZARA, NEGU GORRIAREN ERDIAN, BERE LO SAKONENEAN BABESTURIK DAGOENA. EMAN BIZITZEKO INDARRA, SUSTRAIETATIK SORTUA. HORIXE DA OREKA, BERTAN AURKITZEN DENA. • LETRA HAUETAN BADA ITXAROPENIK, ZABALDU ATEAK SENTIMENEI, JASO ERORITAKO NOTAK KANTUEI, ISILTASUNA APURTZEN BADA ERE. ZUHAITZETAKO HOSTOAK HAIZEAK GOGOR HARROTZEAN, HOTZIKARAZ EKARRITAKO FEREKA URRUNAK INSTANTEKA DATOZELA. • LETRA HAUETAN BADA ITXAROPENIK, ZABALDU ATEAK SENTIMENEI, JASO ERORITAKO NOTAK KANTUEI, ISILTASUNA APURTZEN BADA ERE. (Ohh…) BIZIRIK DAUDELAKO HEGAN DARRAITE. (Ohh…) GOIZERO JAIOKO DA EGUNSENTIA ESNATZEAN. ZAIN DEZAGUN BERAZ BENETAN MAITE DUGUNA.
10.
Erotika (free) 06:00
EROTIKA Elur ohean natza panteraren zain. Astiro hurbilduko da irribarrez jantzita, eztizko maite laztan suaz elkar estutzera, izarak uhinak lez, estaliz geure buruak. Musuen gatza ezpain hordituez miazkatzen. Eskuak tatuaturiko bularren gailurretan igurzten. Gerri meharretik gora bidaiatuz gorputz biluziaren mapa zeharkatu. Zure oro, alderik alde, orgasmo kolpeekin lehertzen. Erruz gozoki elkarri larrua jotzen. Joku gosez amorraturik zakil zutuna alu hezean barneratzen. (Areago sartzen, bertan utziz). (BIS). Atsegin dut zure bihurguneen mugimendu lizunei begiratzea. Haragi grina baretu ezinik desiraren hatz bustietan korapilatzea. Egarria asetu arte zure erraien hondoraino dastatzea. Itzali nahi ez duen sugar bizia. Erotika. Arnasots ozen etengabean zoramenezko eromena, dardarka zainetan sartua, neurrigabeko maitasunaren bortxaz erdua.
11.
12.
Mondocane - UrAzala (free) 07:52
UrAzala UrAzala eskuekin ukituaz, senti dezakegun guztia entzun dugu. Jaio gineneko esentzia galdua etengabeko maitasunean aurkitu dugu. (Uh…) UrAzala eskuekin ukituaz. Iraupenak esan digu gu denok benetan bihotz askeak garela betirako. Egunero, momentu oro, bizi denaren zoriona ospatuz. (Uh…) UrAzala eskuekin ukituaz. UrAzalean datorren untzia hartuko dugu, barne paradisu ezkutuak aurkitzeko. UrAzala. Oihalak bidean utziz, ur tanta batek larruan oraina idazten du, behera jausiz. UrAzala.

about

2011.urtean UrAzala izeneko proiektuari ekin zioten. Elkarrekin sei urte igaro ondoren, eta taldearen garapena ikusita, proiektu honetan kontzeptu zabalago batetan pentsatu dute. Alde batetik, disko honetan grabaketa gehiago landu dute:
.. ..
- Grabaketa profesionalago bat izan da.
- Kantak hobeto eraiki eta egituratu dituzte.
- Soinu ezberdinen erabilpena jorratu dute.
- Hitzei garrantzia handia eman diete.
.. ..
Aurten, disko berri hau grabatzeko, Azpeitiako Lobo estudioetan sartu dira berriz ere. Produkzio lana, Mondocane eta Josu Zubizarretaren artean burutu da. Bertan, Dj Amsia eta Olatz Praten kolaborazioak izan dituzte.
Ondoren, Donostiako Doctor Master estudioetan nahastu eta masterizatuko dute Estanis Elorzaren ardurapean.
.. ..
Bestalde, kontzeptu zabalago batetaz hitzegiten dutenean, musikaz gain, irudiei ere garrantzi handia emango diotelako da. Horretarako, Oihan Amezuaren laguntza izango dute.

.. ..
Beraien asmoa Apirilak 27rako diskoa prest eduki eta aurkezpen kontzertu batzuk egin ondoren, birari hasiera ematea da.. Aurkezteaz gain, diskoan parte hartu duten kolaboratzaileen laguntza izango dute oholtza gainean.
.. ......
Mondocaneren bidaiak aurrera jarraitzen du, irudimenaren bidaian leku eta doinu berrien bila.

credits

released May 5, 2012

MONDOCANE gara: Inaki Odriozola, Haritz Amezua, Asier Gurrutxaga, Imanol beobide. Diska hau 2011-2012 artean sortu dugu. Lobo estudioan grabatua eta Estanis Elorzak nahastu eta masterizatua Doctor Master-en. Abesti eta letra guztiak Mondocanerenak dira. Diska hontan gure adiskideen laguntza izan dugu Dj Amsia eta Olatz prat.

license

tags

about

mondocanetaldea Azpeitia, Spain

contact / help

Contact mondocanetaldea

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like UrAzala, you may also like: